Nor gara?

Gosearen aurkako Ekintza nazioarteko erakunde humanitarioa da, gosearen kausa eta eraginen aurka borroka egiten duena. Desnutrizioa duten haurren bizia salbatzen dugu. Ur segurua, janariak, prestakuntza eta oinarrizko osasun-zaintzak lortu eta izatea bermatzen dugu. Haur, emakume eta gizonak gosearen mehatxutik libratzea ahalbidetzen dugu.

Laguntza ematen diegu...

Laguntza ematen diegu...
15 milioi pertsonari
50 herrialdetan

ELIKADURAREN ALDE.

URAREN ALDE.

OSASUNAREN ALDE.

NUTRIZIOAREN ALDE.

JAKINTZAREN ALDE.

HAURREN ALDE.

HERRIEN ALDE.

GUZTIEN ALDE.

BETIRAKO.

EKINTZAREN ALDE.

GOSEAREN AURKA.

Zergatik gara bakarrak?

Nutrizioan adituak gara. Azken 40 urteetan desnutrizioaren aurkako borrokan aurrerapen handien gidari izan den talde tekniko sendoa dugu. Prestigio handiko nazioarteko batzorde zientifiko batek abalatzen ditu gure ikerketak.

Bost kontinenteetako 50 herrialdetan baino gehiagotan diharduen nazioarteko sare aktibo bateko kide gara.

Ikuspegi bateratuarekin lan egiten dugu, gosearen aurka (gosearen kausen nahiz ondorioen aurka) borrokatzeko hainbat ekintza konbinatuz gure esparru tekniko guztietatik: nutrizioa, osasuna, nekazaritza eta bizibideak, arriskuen kudeaketa hondamendien aurrean, ura, saneamendua, higienea eta abar.

Larrialdi Talde bat dugu, 24 ordu igaro baino lehen munduko edozein lekutara mobilizatua izateko prest.

Larrialdietan nahiz garapenean esku hartzen dugu. Krisiaren ondoren pertsonei laguntzen jarraitzen dugu.

Tokiko gobernuekin eta bazkideekin lan egiten dugu gure lana euren politiken eta erakundeen barnean sartzeko, gure proiektuen hedadura zabalduz eta proiektuei jasangarritasuna emanez.

Gardentasun-mekanismoak ditugu, eta gure erakundean inbertitzen den euro bakoitzaren jarraipena egitea ahalbidetzen dute.

ZERGATIK GARA HUMANITARIOAK?

Gosearen mehatxua jasaten duten pertsonen sufrimendua arintzeko lan egiten dugu, pertsona horiek nor diren edota non dauden kontuan izan gabe, kosta ahala kosta, epe labur, ertain eta luzean. Lanean dihardugun edozein tokitan honako printzipio hauek errespetatzen ditugu:

INDEPENDENTZIA

Gure esku-hartzeek ez diete estatuetako edo nazioarteko politikei jarraitzen, eta ez dituzte ezein gobernuren interesak kontuan hartzen. Gure printzipioekin bat etorriz lan egiten dugu, gure independentzia moral eta ekonomikoa babesteko.

NEUTRALTASUNA

Biktima bat biktima da beti. Neutraltasun politiko eta erlijioso zorrotza dugu. Hala eta guztiz ere, beti salatuko ditugu giza eskubideen urraketak eta ekintza humanitarioari jartzen zaizkion oztopoak.

GARDENTASUNA

Gosearen aurkako Ekintzan erabateko gardentasunarekin lan egiten dugu. Gure bazkide, emaile eta onuradunei gure funtsen esleipen eta erabilerari buruzko informazio argia ematen diegu, eta kudeaketa egokia egingo dugula bermatzen dugu.

BIKTIMENGANA LIBREKI ETA ZUZENEAN HELTZEA

Biktimengana libreki heltzea eta gure programen zuzeneko kontrola izatea eskatzen dugu. Hori eragozten duen edozein oztopo salatzen dugu eta haren aurka esku hartzen dugu. Gure baliabideen esleipena egiaztatzen dugu, pertsona egokiengana iristen direla bermatzeko. Bazkide ditugun erakundeak ez dira, inola ere, gure programen azken onuradun bihurtuko.

DISKRIMINAZIORIK EZA

Sexu, arraza, etnia, erlijio, nazionalitate, ideologia edo klase sozialagatiko diskriminazio oro gaitzesten dugu.

PROFESIONALTASUNA

Gure programen alderdi guztietan (diseinua, kudeaketa, egikaritzea eta ebaluazioa) profesionaltasun handienaz lan egiteko konpromisoa hartzen dugu. Urte askotako esperientzia dugu oinarri, eta etengabeko hobekuntza dugu helburu.

GURE LANAREN HELBURUAK

NUTRIZIOA ETA OSASUNA

Desnutrizioaren diagnostiko, tratamendu eta prebentzioaren alde lan egiten dugu, desnutrizioa jasateko joerarik handiena dutenengan kontzentratuz: bost urtetik beherako neska-mutilak. Emakume haurdunekin, amekin eta aitekin batera lan egiten dugu familiaren osasun-zaintzetan. Nutrizio-errekuperazioko programak, nutrizioari buruzko inkestak, jarraipen epidemiologikoa, haurren edoskitzearen sustapena, dietaren dibertsifikazioa, oinarrizko osasun-zaintzak, nutrizio-gehigarrietarako programak eta hondamendietan eta egoera traumatikoetan nutrizioaren errekuperazioa baliatzen ditugu lan hori egiteko.

ELIKADURA-SEGURTASUNA ETA BIZIBIDEAK

Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta beste jarduera batzuk indartzen ditugu elikagai gehiago modu jasangarrian produzitzeko edota elikagaiak erosteko beharrezko dirua sortzeko.

Edozein unetan familien elikadura egokia ziurtatzea da helburua. Haziak eta lanabesak banatzea, nekazaritza-teknikei buruzko prestakuntza ematea edota diru-sarrerak sortzen dituzten jarduerak martxan jartzea dira gure esku-hartzeetako batzuk.

URA, SANEAMENDUA ETA HIGIENEA

Ur segurua lortzeko eta oinarrizko saneamendua eta higienea izateko aukera errazten dugu, desnutrizioari lotutako gaixotasunen garapena saihesteko. Ura lortzeko putzuak eta sareak egiten ditugu, komunak eta saneamendu-azpiegiturak instalatzen ditugu, higienearen oinarrizko teknikak sustatzen ditugu eta higienea bermatu ahal izateko tresnak ematen ditugu.

ENPLEGAGARRITASUN ETA ENPLEGU INKLUSIBOAK

Bazterkeria-arriskuan dauden pertsonei enplegu- eta ekintzailetza-aukerak izaten laguntzen diegu. Hori lortzeko autoezagutza eta autoestimua garatzen ditugu, eta pertsonak garrantzi handiko gaitasunetarako prestatzen ditugu, adibidez komunikaziorako eta talde-lanerako.

ERRESILIENTZIA ETA ARRISKUAREN PREBENTZIOA HONDAMENDIEN AURREAN

Pertsonek krisien aurrean moldatu, egokitu eta eraldatzeko duten gaitasuna sustatzen dugu, hondamendi naturalekiko edota gizakiak eragindako hondamendiekiko duten esposizioa murrizteko. Horretarako alerta goiztiarreko sistemak, arriskuak kudeatzeko planak eta kontingentzia- eta garapen-planak garatzen ditugu, arrisku-kudeaketa biltzen duten tokiko aurrekontuekin. Lurrikara edo uholdeetara egokitutako azpiegituren eraikuntzan ere laguntzen dugu, eta lehortera egokituta dauden produkzioko nekazaritza-teknikak sustatzen ditugu.

EKINTZAREN
ALDE

GOSEAREN KAUSEN ETA ERAGINEN AURKA LAN EGITEN DUGU

GATAZKAK

Urik eta elikagairik gabe geratzen diren eta euren lurrak eta bizibideak abandonatzen dituzten pertsonen desplazamendu masiboa eragiten dute.

Hondamendi naturalak

Gosearen mehatxupean dauden herrialdeetan eragin handiagoa dute, aldaketa klimatikoekiko esposizio handiagoa dutelako eta horiei aurre egiteko prestakuntza txikiagoa dutelako. Hondamendi naturalen biktimen % 95 garapen-bidean dauden herrialdetan bizi dira.

pobrezia

Gose diren pertsonen % 98 pobreak dira garapen-bidean dauden herrialdetan. Pobreziak eta goseak etengabeko soka eratzen dute, desnutrizioa duten haurrek etorkizunean euren herrialdearentzat lan egiteko gaitasun gutxiago izango dituztelako.

Gizarte-bazterkeria

Enplegu duin bat lortzeko edota negozio propio bati ekiteko aukerarik ez izateak biztanleriaren sektore kalteberenak arriskuan jartzen ditu, euren bizibideak oztopatuz.

BIZITZAK ALDATZEN DITUGU

Zu bezalako pertsonei esker, azken 5 urteotan 42 milioi pertsonari laguntza eman diegu, 7.100 profesional humanitarioz osatutako talde batekin.

Osasunaren alde

Ohitura osasungarriak sustatzen ditugu nutrizioaren eta kirolaren bitartez.

Kirolaren alde

Egoneko bizi-estiloaren aurka borrokatzen dugu eta kirola egitea sustatzen dugu.

Elkartasunaren alde

Denok dugulako mundua eraldatzeko ahalmena.

Balioetan oinarritutako hezkuntzaren alde

Berdintasuna, justizia, duintasuna, errespetua, askatasuna, osotasuna, lankidetza eta abarren alde lan egiten dugu.

Transparency

10 eurotik 9 gure lankidetzako eta laguntza humanitarioko proiektuetara bideratzen dira.