Zer da

Proiektua nazioartekoa, pedagogikoa eta solidarioa da, eta kirolari lotuta dago; edozein ikastetxek erraz inplementa dezake. Erabiltzeko prest dagoen eta ikastetxeentzat 0 kostua duen proiektua da, euren ikasleak proiektu solidario beraren eta helburu jakin baten inguruan elkartzeko aukera ematen duen: munduko haur bakar bat ere ez dadila gosez hil.

Gosearen aurkako Ekintzak ikastetxe bakoitzari doan ematen dizkio ekitaldia arrakastatsua izateko beharrezkoak diren tresna eta material guztiak.

Materialen hizkuntza ikastetxe bakoitzak aukeratzen du: 

ca Katalana
es Gaztelania
eu Euskera
fr Frantsesa
gl Galiziera
en Ingelesa

3 Gako-uneak

1

Sentsibilizazioa

Martxoa-Apirila

Gosearen aurkako Ekintzako ordezkari bat zure ikastetxera joaten da, gelan zure ikasleekin batera gosearen problematika lantzeko. Adin bakoitzerako definitutako dinamika batzuen bitartez, eta gutxi gorabehera ordubeteko iraupenarekin, txikienak eurenaz bestelako errealitate batzuetara hurbilduko dira eta “babesleak” bilatzera atera ahal izango dira: babesleak euren inguruko pertsonak dira, Gosearen aurkako Lasterketaren egunean egiten duten itzuli bakoitzagatik dohaintza txiki bat emateko konpromisoa hartzen dutenak.

2

lasterketa

2018ko maiatzaren 18a

Zure ikastetxeak antolatuta, Lasterketa-eguna oso modu berezian bizitzen da. Ahalik eta distantziarik luzeena egiteko unea da, laguntza biderkatzeko eta denok elkarrekin elkartasuna eta lankidetza ospatzeko.

3

Ikasturte-amaiera

Ekaina

Ikasturte amaiera ospatzeko programatuta dauden jarduerak oso une egokia dira ikasturtean zehar proiektu solidarioak sartzeak duen garrantzia azpimarratzeko eta jarduera hau martxan jartzeari esker ikasleek ikasi dutenari buruzko azalpena egiteko. Era berean, une paregabea da ikasleei eta senitartekoei lortu den emaitzari eta funtsak erabiltzeko eta Gosearen aurkako Ekintzaren proiektuetara bideratzeko moduari buruzko informazioa emateko.

Bizimodu osasungarriak, kirola, elikadura eta balioak

Gazteenen artean elkartasun-giroa bultzatzen dugu eta elikaduraren eta kirolaren bitartez ohitura osasungarriak sustatzen ditugu.

Hainbat balio sustatzen ditugu: berdintasuna, justizia, duintasuna, askatasuna, osotasuna, profesionaltasuna, eta Giza Eskubideen errespetua.

Gosearen aurkako Lasterketak kausa sozialekiko konpromiso handiagoa izango duen gizartea eraiki nahi du, eta gosea desagerrarazteko gai izango diren gazteen hurrengo belaunaldia osatuko duten ikasleentzat erronka pertsonal gisa planteatzen da. Haiek izango dira munduaren jasangarritasuna eta gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-garapena ziurtatuko dituztenak.

Nork bere buruari exijitzea, hobetzeko grina eta etengabeko hobekuntzaren kultura, gure izaeraren eta proiektu honen izaeraren parte diren ezaugarriak dira.

Azken Edizioaren Emaitzak

2017ko 20. EDIZIOAREN PARTAIDETZA

Espainian
140.000 ikasle baino gehiago elkartasunean
300 ikastetxe parte-hartzaile baino gehiago
800.000 euro baino gehiago lortu ditu
Mundu osoan
400.000 ikasle baino gehiago elkartasunean
1.600 ikastetxe parte-hartzaile baino gehiago
5.000.000 euro baino gehiago lortu ditu