Zer da?

Nazioarteko proiektua da, pedagogikoa eta solidarioa, eta kirolari lotuta dago; edozein ikastetxek erraz har dezake parte. Erabiltzeko prest dago eta 0 kostua du ikastetxeentzat. Ikasleak proiektu solidario baten eta helburu jakin baten inguruan elkartzeko aukera ematen du: munduko haur bakar bat ere ez dadila gosez hil.

Gosearen aurkako Ekintzak ikastetxe bakoitzari doan ematen dizkio ekitaldia arrakastatsua izateko beharrezkoak diren tresna eta material guztiak.

Materialen hizkuntza ikastetxe bakoitzak aukeratzen du: 

Bizimodu osasungarriak, kirola, elikadura eta balioak

Gazteenen artean elkartasun-giroa bultzatzen dugu eta elikaduraren eta kirolaren bitartez ohitura osasungarriak sustatzen ditugu.

Hainbat balio sustatzen ditugu: berdintasuna, justizia, duintasuna, askatasuna, osotasuna, profesionaltasuna, eta Giza Eskubideen errespetua.

Gosearen aurkako Lasterketak kausa sozialekiko konpromiso handiagoa izango duen gizartea eraiki nahi du, eta gosea desagerrarazteko gai izango diren gazteen hurrengo belaunaldia osatuko duten ikasleentzat erronka pertsonal gisa planteatzen da. Haiek izango dira munduaren jasangarritasuna eta gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-garapena ziurtatuko dituztenak.

Nork bere buruari exijitzea, hobetzeko grina eta etengabeko hobekuntzaren kultura, gure izaeraren eta proiektu honen izaeraren parte diren ezaugarriak dira.

Azken Edizioaren Emaitzak

2019ko 22. EDIZIOAREN PARTAIDETZA

Espainian
110.000 ikasle baino gehiago elkartasunean
240 ikastetxe parte-hartzaile baino gehiago
620.000 euro baino gehiago lortu ditu
Mundu osoan
518.854 ikasle baino gehiago elkartasunean
1924 ikastetxe parte-hartzaile baino gehiago
5.062.925 euros baino gehiago lortu ditu

Participa en la próxima edición, moviliza a tu alumnado y ayúdanos a contener los efectos de la COVID-19

Para cualquier consulta, contacta con nuestro equipo por teléfono o vía email:
o llamarnos al 646 765 775.

Jarrai iezaguzu